CURRICULUMA
ESANAHIA: Latinetik datorren hitzak "bidea" esan nahi du.
•Hezkuntzan→ • Maila jakin batean ikasleek lortu behar duten ikasgaien eta jardueren multzoa da.
• Irakaslegoa: eremu akademikoak osatzen du.
• Hezkuntza arloko administrazioa: Legez ezarritako maila akademikoak (logse 1990).
• Beste ikuspuntua: Teoriaren eta praktikaren arteko tartea betetzen du (bitarteko teoria).
Bitarteko teoria ikuspegitik jorratuko da kapitulu hau.
1.- CURRICULUMAREN OINARRIAK
Hainbat iturri dituzte, hezkuntzak dituen berak:
1. IZAERA FILOSOFIKOA
Azken jomugak (gizakiarentzako onuragarriak) lortu nahi direnak oinarri honetan zehazten dira. Badakigu zertarako diseinatzen eta aplikatzen den. Curriculumak dakarren ikuskera filosofikoa gizakiari aplikatzen zaio.
Positibismoa, planifikazioa, ebaluazioa eta metodologia esperimentala sartzeko beharra ekarri zituen.
2. TESTUINGURU SOZIALA
• Curriculuma gizartearen eta historiaren emaitza da.
• Dimentsio sozial osoa isladatzen da (zer eratako gizartea sustatu nahi duen)
→ kultura, lekua eta aldia.
• Bitartekari lanak egiten ditu→subjetua→testuinguru soziala
ikasle→kultura
• Gizarteak ere hartzen du parte curriculumean: Hezkuntza arloko administrazioak ere parte hartzen du eta horrekin batera politika ere bai (estatuaren eskua, agintari politikoen eragina).
• Curriculuma da gizartearen egiaztapenak agertzeko esparru akademikoa.
3. OINARRI EPISTEMOLOGIKOA
Esparru eta gai desberdinak osatzen dituzten jakintza zientifikoetan oinarrituta.
Helburu eta edukinak antolatu eta sekuentziatu.
4. PERTSONEN EZAGUTZA PSIKOLOGIKOA
Curriculum eredu konduktista, kognitiboa eta soziala.
Baliozko printzipioak→ • Umeen garapenaren eboluzio mailak abiapuntutzat hartu.
• Ikasle bakoitzaren ezaugarri psikologikoa.
• Ikasteko prozesua (izaera aktiboa).
• Irakaslearen dimentsio psikologikoa, bere jarrera eta trebeziak.
5. OINARRI PEDAGOKIOA
Galderak: zer ikasi?, zelan lortu?, noiz antolatu?, non egin?, ebaluazioa (prozesuarena eta emaitzena), eta baliabideak.
"patroi deribatuak"→Xedeak eta helburuak.
"zer ikasi"→ Xedeak eta edukiak.
EDUKIAK→Oinarri epistemologikoa + ikastetxearen errealitatea + ikasleen ezaugarri psikosozialak
METODOLOGIA: • Pertsonalizatua
• Ikasleen testuingurua eta egoera psikologikoa kontuan hartu
• Irakaslearen autonomia
NOIZ? NON?→ Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua.
Ikaskuntzaren erritmoa
Administrazioak→ Ordutegiak, arlo bakoitzari denbora
Denbora→ Garrantzi handia
NON?→ Gela, ikastetxe eta kanpoko espazio pedagogikoak.
EBALUAZIOA→ Proposamen eta jarduera guztietan isladatu behar da.
→ Egokitzeko eta aldaketak egiteko.
2.-ESPAINIAKO EREDUA: CURRICULUMAREN MAILAK
Espainiako ministerioak: "Eredua irekia da".
"Autonomia erkidegoek egokitzeko aukera dute".
Espainiako 1. maila oinarrizko curriculum diseinua (OCD) ikastetxe guztiek bete behar dute.
OCD→ -Etapen helburu orokorrak → Trebetasunen bidez.
Kognitiboa, eragilea, afektiboa, pertsonen artekoa eta gizarteratzekoa.
-Arloak→ Maila bakoitzak bere helburu orokorrak.
-Edukinak→ -Kontzeptuak, ekintzak eta printzipioak.
-Prozedurak.
-Baloreak, arauak eta jarrerak.
Autonomia erkidegoetako hezkuntza arloko administrazioek osatzen dute ministerioak egindako OCD-a, kultura, hizkuntza, literatura, orientabide eta agindu espezifikoak eransten dizkiote.
Ikastetxea→ Araudia, irakasleen lan baldintzak.
Eztabaida→ Botere politikoak noraino esku hartu behar duen curriculumean.
OCD-ren arabera legez eta derrigorrean bete behar da helburu eta edukinak antolatzeko proposamen epistemologiko bat.
IHP (2.maila) → Ikastetxearen hezkuntza proiektua
-Irakasle guztien lan koordinatu eta bateratua.
-Bere lorratza uzteko.
-Helburuak eta edukinak ikastetxearen errealitatera egokitu.
Ikasgelaren programazioa (3.maila)→
Irakasle bakoitzak bere ikasleen arabera lantzen du curriculuma.
Gaiak zehaztasunez aztertzen diren mailan.
Denboralizazioa garrantzi handia.
Programazioa ondo zehaztu behar (saio edo unitate akademikoa).
3.- CURRICULUMAREN DISEINUA
Lehen esan bezala, curriculuma helburu, eduki, pedagogia metodo eta ebaluatzeko irizpideen multzoa da; horrek esan nahi du curriculumaren garapenak arlo guzti horietan eragina izan behar duela. Horrekun batera, baliabide didaktikoetan eta denboralizazioan ere izango du eragina.
Atal honetan, aipatutako osagaiak aztertuko ditugu:
3.1- Helburuak:
Hezkuntza prozesuaren bidez lortu nahi diren asmoak dira. Balore filosofiko eta sozialetatik sortzen dira helburu pedagogikoak. Helburu pedagogikoak ezartzea ez da beti lehenengoko lana.
Magner zioenez, psikologia konduktista ezarri zen; baina Gagnek esan zuen onena teoria kognitiboei heltzea zela. Hau ez du esan nahi helburu konduktistak kaleratu behar direnik, lortu nahi den helburuaren izaera baita garrantzitsuena.
3.2.- Edukiak:
Ikusmolde bat baino gehiago dago, baina hau da nagusitzen dena: "jakintzen edo kultur formen multzoa izendatzen dute, ikasleak multzo hori bereganatzea eta mltzo horretaz jabetzea nahitaezkoa delako ikasleen garapen eta sozializaziorako" (Coll, 1992, 13.orrialdea).
Edukiak "zer ikasi?" galderaren erantzuna dira. Edukiak aukeratutako curriculumaren araberakoak izango dira. Historikoki, edukiak helburuen menpe egon dira, baina gaur egun jada ez daude.
Irakasleentzako edukiak hautatzea arazo bat da, horretarako, lau irizpide daude:
Hurbileko edukiei garrantzi handiagoa eman.
Oinarrizko edukiak nabarmentzea.
Trebetasun ezberdinak garatzen dituztenak nabarmendu.
Luzaroan iraun dezaketenak.
Edukiak hiru motatakoak izan daitezke:
Jakintzarekin lotuta:
Helburuak
Egintzak
Kontzeptuak
Ideiak
Printzipioak
Legeak
"Egiten jakitearekin" lotuta:
Egintzarako arauak
Teknikak
Irizpideak
"izaten jakitearekin" lotuta:
Balio pertsonalak
Balio sozialak
3.3.- Metodologiak:
Metodologiaren estrategiak diseinatzeak berekin dakar irakasle zein ikaseek egin beharreko jarduerak ezartsea, ikasle eta irakasle edukiez jabetu daitezen, eta proposatutako jomugak lortu ditzaten.
Oso zaila da jarduera metodologikoak sailkatzea, baina hau da adibiderik argiena:
Irakaslearenak
Erakustea
Frogatzea
Orientatzea
Motibatzea
Ikasleenak
Banakakoak
Irakurtzea
Erabakitzea
Aztertzea
Laburtzea
Memorizatzea
Taldearenak
Taldeko lanak
Eztabaidak
Elkarbizitza
Hala ere, irizpidetzat ikaslea subjektu aktibo gisa hartu behar dugu.
3.4.- Baliabide didaktikoak:
Edukiak eta jarduerak gauzatzeko tresnak dira. Askotan ekonomiaren irizpidearen arabera erabakitzen dira; hori dela eta, irakasleak moldatu behar dituzte dauzkaten baliabideak haien planifikazioa egiteko.
Irakasleen prestakuntzaren eta zaletasunaren araberakoak izango dira, baita ikastetxearen ekonomiaren arabera. Kontuan izan behar da ere, baliabiderik sofistikatuenak ez direla beti onenak.
Baliabideen garrantzirik handiena motibazioa pizten duela da, eta motibazio hori edukietara bideratzeko oso baliagarriak dira.
3.5.- Ebaluazioa:
Planifikazioaren eta curriculumaren aplikazioaren gaineko erabakiak hartzeko behar informazioa lortarazten digu ebaluazioak. Planifikazioak hitz egiten dugunean, hasierako ebaluazioaz ari gara, eta prozesuen eta emaitzen ebaluazioaz aplikazioaz hitz egiten dugunean. Ebaluazioaren hiru urrats horiek ezinbestekoak dira ebaluazio egoki bat aurrera eraman ahal izateko.
Ikaskuntza-irakaskuntza prozesua ezin da ebaluazioaren arabera antolatu, ebaluazioa planifikazio prozesu osoa amaitzen denean egin behar da.
4.- EZKUTUKO CURRICULUMA
Izendapen nahiko anbiguoa da. Eskolaz kanpoko hezkuntzari deritzo.
Jackosn (1968) izan zen "ezkutuko curriculuma" izendatu zuena sari eta botere sistema izendatzeko. Ezkutuko curriculumak balore sozialak eta ikastetxeko ideologiak "irakasten" ditu.
Gizakiaren jarduera orokorretan gertatzen den moduan, hezkuntzan ere badaude planifikazioaren kontroletik kanpo geratzen den zerbait. Baina irakaslea saiatu behar da hezkuntzako jarduerekin zerikusia duen oro curriculumean argi agertu dadin, baita ikasleen hezkuntzan gorabera handia duten baloreak ere.