miércoles, 22 de marzo de 2017

Argazkiren konparaketa


Ariketa honetan haurtzaroa eta irakaskuntza nola aldatu duen eztabaidatuko dut:

HAURTZAROA



Argazki hauek aukeratu ditut nire ustez teknologia eragin handia duelako. Adierazten du nola teknologiaren aurrerapenekin gauza asko aldatzen ari direla eta galtzen ari direla, hala nola, aurrez aurre harremana, parkeetan jolastea…
Adibidez, lehenengo argazkian ikusi dezakegun bezala lehen, urtebetetzeak familia eta lagunekin ospatzen ziren, eta gaur egun, ohitura hori galdu egiten ari da. Gainera, egun umeak konformatzen dira, haien urtebetetzeak direnean Facebooken edo beste sare sozial batean zorion asko izatea.
Teknologia eragin handia duela beste adibide bat da futbolaren argazkiak. Lehen kaletik ume asko ikusten genuen parkeetan jolasten, baina orain, aldrebes; Gaur egun umeak geratzen dira etxeetan Play Station-arekin jolasten.
Nire ustez, teknologia gauza batzuetarako kalte asko eragiten ari du. Aipatu ditudan adibideekin ikus dezakegu nola umeak egiten ari dira pasiboagoak, hau da, nahiago dute etxean geratzea bideo jokoekin, ordenagailuarekin, etab.
Nire iritziz, hau gertatzen ari da gurasoak onartzen dutelako, eta batzuetan gurasoak lasai egoteko tabletekin edo mugikorrarekin uzten diete umeei. Gainera, umeak nahiz eta gauzak gaizki egin edo gaizki portatu, dena baimentzen dute.

Laburbilduz, lehen esan dudan bezala, teknologia pasiboagoak egiten ari gaitu, hau da, teknologia bizitza errazago egiten digu eta moldatzen gara “click” batean dena egitera.

                IRAKASKUNTZA 





Bi argazki hauek aukeratu ditut, nire ustez irakasleak duen metodologia aldatu egin duelako. Adibidez, lehenengo argazkian lehen zegoen irakaskuntza adierazten du, hau da, irakaslea ailegatzen zen klasera, gaia azaltzen zuen eta bere etxera joaten zen,  ikasleen beharrei erreparatu gabe eta galderak badituzte arduratu gabe.
Argazkian ikusten dugun bezala ikasleak oso aspertuta daude eta ez daude motibatuak, hau etorkizunerako kalte handia da, umeak ikasteko gogoak galtzen dutelako.
Nire ustez, guztiok lehen hezkuntzan eta D.B.H-n buruz gauza bat baino gehiago ikasi ditugu azterketa egiteko eta gainditzeko, baina gero, azterketa bukatu ondoren ahazten zaigu. Hau gertatzen zen bakarrik ikasten genuelako gainditzeko eta ez gure jakintzak handitzeko.
Bigarren argazkian ikusi dezakegun bezala, ikasle ugari agertzen dira klasean ondo  pasatzen eta motibatuak daude, hau gertatzen da irakaslea dinamikoagoak egiten dituelako klaseak eta ikasleak jolasten ikasten dute.  Irakaskuntza prozesu hau abantaila asko ditu, adibidez, umeak gogoekin joaten dira eskolara gauza berriak ikastera.
Nik irakaslea bazina klaseak dinamikoak egingo nituzke, umeak jolasten ikasteko eta haiek arreta ez galtzeko. Nik pentsatzen dut jolasten ere bai balore asko ikasten direla eta oso garrantzitsuak dira bizitzarako.















No hay comentarios:

Publicar un comentario