miércoles, 22 de febrero de 2017

Curriculum mailak

                   MAILAK
Ezaugarriak
1.MAILA
         2.MAILA
         3.MAILA         
4.MAILA

Dokumentua
Oinarrizko Hezkuntzako Curriculuma. (O.C.D)

(236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculum orientatzailea)
Ikastetxeko Curriculum proiektua (I.P.C)
Gelako programazio.
Unitate didaktikoa.
Banakako Egokitzapen Curriculuma (A.C.I)

Definizioa
Irakasleentzako irakas gida, orientatzailea.
Marko orokorra da non preskripzio eta orientazio multzo bat formulatzen den hezkuntza eskolarraren asmo eta estrategia egokienei buruz.
Irakasle talde bakoitzak ezarritako ekintzak eta osagaiak.
Ikastetxe zehatz baten baldintzatzaileak kontuan
Hezkuntza- ikasketa prozesua.
Beste programazioa baino zehatzagoa eta planifikazioarekin.




Izaera
Derrigorrezkoa. Gidatzailea eta preskriptiboa.
Hautazkoa. Orokorra eta gidatzailea.
Hautazkoa. Didaktiko-antolatzailea.
Hautazkoa eta antolatzailea.
Arduraduna
Egilea
Eusko Jaurlaritza
Zientzia eta Hezkuntza Ministerioa. (MEC)
Irakasle taldea
Irakasle taldea
Tutore bakoitza bere ikasgaia
Irakasleak
Tutoreak
Espezialistak

Baldintzatzaileak
LOMCE
Oinarrizko curriculum diseinua (heziberri)
Ikastetxearen errealitatearen ezagutza
Ikastetxeko Curriculum Proiektua
Unitate didaktikoak.

Osagarriak
Konpetentziak, helburuak, edukiak, ebaluazio irizpideak eta bi ziklotan banatuta, metodologia.
Konpetentziak, helburuak, edukiak, ebaluazio irizpideak eta bi ziklotan banatuta, metodologia.
Konpetentziak, helburuak, edukiak, ebaluazio irizpideak eta bi ziklotan banatuta, metodologia.
Konpetentziak, helburuak, edukiak, ebaluazio irizpideak eta bi ziklotan banatuta, metodologia.

Adibidea




viernes, 10 de febrero de 2017

Aurkibidea

AURKIBIDEA 1

Oinarrizko hezkuntzako curriculuma aztertu;
Lehen Hezkuntzako curriculuma:
  • METODOLOGIA ETA EBALUAZIO KONPETENTZIEN ARABERAKO HEZKUNTZAREN IKUSPEGITIK.................................................112
    • Metodologia konpetentzien araberako hezkuntzaren ikuspegitik.............................................112
    • Ebaluazio konpetentzien araberako hezkuntzaren ikuspegitik.............................................114

  1. HIZKUNTZA-ETA LITERATURA- KOMUNIKAZIORAKO KONPETENTZIA......117
    1. EUSKARA ETA LITERATURA, ETA GAZTELANIA ETA LITERATURA...118
    2. Etapako helburuak...................................118
    3. Edukiak.............................................119
    4. Ebaluazio-irizpideak................................132
    5. Bi ziklo daude
    6. ATZERRIKO LEHEN HIZKUNTZA...............................142
      • Etapako helburuak...................................142
      • Edukiak.............................................142
      • Ebaluazio-irizpideak................................153
      • Bi ziklo daude
  2. MATEMATIKARAKO KONPETENTZIA.................................163
    1. MATEMATIKA..............................................163
      • Etapako helburuak...................................163
      • Edukiak.............................................164
      • Ebaluazio-irizpideak................................178
      • Bi ziko daude
  3. ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA...................................190
    1. NATURAREN ZIENTZIAK.....................................190
    2. Etapako helburuak...................................190
    3. Edukiak ............................................190
    4. Ebaluazio-irizpideak................................199
    5. Bi ziklo daude
  4. KONPETENTZIA SOZIAL ETA ZIBIKOA.............................208
    1. GIZARTE-ZIENTZIAK.......................................208
    2. Etapako helburuak...................................208
    3. Edukiak.............................................209
    4. Ebaluazio-irizpideak................................220
    5. Bi ziklo daude
    6. BALIO SOZIAL ETA ZIBIKOAK...............................237
    7. Etapako helburuak...................................237
    8. Edukiak.............................................237
    9. Ebaluazio-irizpideak................................243
    10. Bi ziklo daude
  5. ARTERAKO KONPETENTZIA.......................................251
    1. ARTE-HEZKUNTZA..........................................251
    2. Etapako helburuak...................................251
    3. Edukiak.............................................252
    4. Ebaluazio-irizpideak................................261
    5. Bi ziklo daude
  6. KONPETENTZIA MOTORRA........................................268
    1. GORPUTZ-HEZKUNTZA.......................................268
      • Etapako helburuak...................................268
      • Edukiak.............................................268
      • Ebaluazio-irizpideak................................275
      • Bi ziklo daude

AURKIBIDEA 2

  • Zer ikasi?
  Edukietan ageri da, zikloka banatuta.
  • Nola ikasi?
  Metodologia konpetentzien araberako hezkuntzaren ikuspegian     agertzen da, 112 orr.
  Hiru dimentsio hartzen dira aintzat: soziala, konstruktibista eta interaktiboa.
  • Zertarako ikasi?
 Konpetentzietan eta helburuetan azaltzen da.
 Hiru konpetentzia mota aurki daitezke:
      -oinarrizkoak (16.or)
      -zeharkakoak (5mota) (29.or)
-diziplina barnekoak (7mota) (57.or). Hauek dira diziplina barnekoak: euskara eta literatura, atzerriko lehen hizkuntza, matematika, natur zientziak, gizarte zientziak, balio sozial eta zibikoak eta arte hezkuntza.
  • Noiz ikasi?
 Lehenengo eta bigarren zikloetan.
  • Zer ebaluatu?
 Zazpi diziplina ezberdinetan landutako edukiak ebaluatuko dira.
  • Nola ebaluatu?
 Ebaluazio irizpideetan agertzen dira.
  • Noiz ebaluatu?

 Hiru alditan; hasierako, hezigarria eta batutzailea.


miércoles, 8 de febrero de 2017

Nire argazkiak!

Hauek dira aukeratu ditudan 10 argazkiak, nire hezkuntzako prozesua konfiguratu dutenak:


1- Inauteriak


Argazki honetan ni ateratzen naiz untxiz mozorrotuta, 7 urte nituen. Mozorroa plastika orduetanegiten genuen, zabor poltsa batekin eta birziklatutako materialarekin. Urtero mozorroak gai desberdinetakoak egiten genituen eta urte horretan animaliei buruz zen.

Argazki hau oroitzapen asko ekartzen nau, inauteri egunetan gauza oso dibertigarriak eta desberdinak egiten genituelako. Adibidez, urte bat kiroldegian joko bat egin genuen; irakasleak 10 boligrafo ezkutatzen zituzten eta guk aurkitu behar genituen, aurkitzen bazenu opari bat ematen zizuten.

Argazki hau maitasun handiarekin gordetzen dut, niretzat bizipen oso onak adierazten duelako eta etapa hori nire bizitza markatu duelako.
Etorkizunean, nire plastikako irakaslea bezala izan nahi dut, nire ustez, bera zituen ezaugarriak irakasle on bat izateko beharrezkoak dira: pazientea izan, ikasleekin harreman on bat izatea, klaseak dinamikoak egitea, beti laguntzeko gogoak izatea...

 Ekintza honi esker sormena garatu nuen eta asko lagundu zidan trebetasun desberdinak garatzeko. Gainera, zenbat garrantzia duen birziklatzea ikasi nuen. 



2- Futbola


















Niretzat argazki hauek oso garrantzitsuak dira, nire lehenengo futbol taldearekin ateratzen naizelako.
Futbola behar-beharrezkoa izan da nire bizitzan. Oso txikia hasi nintzen futbola jolasten, zazpi urte nituenean eta hamaika urte egon naiz futbola jolasten, gaur egun arte. Aurten futbola egiteari utzi dut orkatiletan lesio larria dudalako.

Goian esan dudan bezala, 7 urteekin hasi nintzen futbola jolasten, eskolako taldean. Argazkietan ikusi dezakegun bezala, talde mixto batean hasi nintzen eta oso eroso sentitzen nintzen. Baina urteak pasa eta gero, eskolan ez zegoen emakumezkoen futbol talderik eta mutilekin ezin izan genuen jolastu, orduan, Lakua emakumezkoen taldean apuntatu nintzen futbol zazpi eta futbol hamaika jolasteko.

Futbolak oroitzapen handiak ekartzen dizkit eta nire bizitzaren etapa polit batekin lotzen dut. Gogoratzen naiz, urte batean lehenak geratu ginela eta mailaz igo ginela, Euskadiko Ligara. Hori esperientzia ahaztezina da.
Oso ondo pasatzen nuen futbola jolasten eta balore asko ikasi nituen, adibidez talde lana eta ondo ulertzea beharrezkoa dela, galtzen eta irabazten jakitea, lankidetza, koordinaketa, dena esfortzuarekin lortzen dela...
Futbola nire bizitza zen, futbola jolasten nuenean arazoak ahazten nituen, baloia hanka artean nuenean sentitzen nuena hitzekin ezin nuen azaldu.

Hamaika urte hauetan, momentu asko bizi egin ditut, txarrak eta ez hain txarrak. Alde batetik, oso etapa zaila izan da, oztopoz eta konplikazioz beteta; lesioak, emaitzak,... baina urte bikainak bizi egin ditut ere, pertsona zoragarriz, pozez eta lorpenez beteta.
Bizipen hauek asko lagundu didate, guztia galduta zegoenean aurrera egiten jakitea, elkarrekin borrokatzea partiduetan, eta abar.

Ezin izan dut argazki bakar bat aukeratu nire futbol taldea nire bigarren familia bezala delako eta beti maitasunarekin gogoratuko dudalako!

3- Euskarazko kanpamentuak





Argazki honetan euskarazko udalekuetan gaude. Talde oso handia ginen, adin desberdinetakoak. Beti kamiseta laranja janzten genuen txangoak egiten genituenean ez galtzeko. Argazki honetan lehenengo lerroan ezkerraldean agertzen naiz diadema zuriz batekin.
Oso ondo pasatu nuen kanpamentu haietan gauza asko egiten genituelako. Udako goiz guztiak joaten ginen leku desberdinetara eta jokoak egiten genituen, beti euskaraz hitz egiten.

Nik txikitatik euskararekin harreman ona izan dut, nire ama eta ahizpa Arrasatekoak direlako eta nire aita Donostiakoa. Gainera, lehen hezkuntzan eta DBH-n B ereduan nengoen.
Eskolan, nire euskarazko irakaslea ez zen oso ona eta motibazioa galdu nuen, baina kanpamentu honetan oso desberdina zen eta dena dinamikoagoa egiten genuen, hau da, jolasten ikasi genuen eta balore asko ikasi nituen, hala nola, errespetua, umiltasuna, partekatzen jakitea…

Argazki hau oso oroitzapen onak ekartzen dizkit, oso ondo pasatzen genuelako eta lagun berriak egin nituelako.
Nik irakaslea bazina, euskarazko udaleko hauetako metodologia erabiliko nuke, nire ikuspuntutik, abantailak asko dituelako, hau da, jolasen bidez euskara sustatzen da eta ikasleentzako errazagoa da arreta mantentzea.


4- Patineteak

Argazkian agertzen diren patineteak Olentzerok oparitu zizkidan, txikitatik kirola egitea asko gustatzen zidan eta patineteekin ibiltzea gutxiagorako ez zen.
Astero, arratsalde bat nire klaseko bi lagunekin joaten ginen  parkera patinatzera. Hirurak oso ondo moldatzen ginen eta beti barrezka geunden. Asteburua ailegatzean, nire ahizparekin joaten nintzen patinatzera, lasterketak egitera. Nire lagunekin eta ahizparekin patinatzen momentu oso alaiak beti gogoratuko ditut. Honek ere, hainbat balore transmititu zizkidan, laguntasuna batez ere.

Nire ustez, kirola praktikatzeari esker asko ikasten da, kirolak lehiakortasuna dakartzako eta horri aurre egiteko trebetasun eta balore ugari izan behar dituzu. Nire ikuspuntutik,  lehiaketan eta kirol guztietan umiltasuna eta errespetua oso garrantzitsuak dira. 

5- San Prudentzio jaiak


San Prudentzio jaiak Gasteizen apirilaren 27an eta 28an ospatzen diren jaiak dira, Arabako Lurralde historikoaren zaindari San Prudentzioaren ohorez. Jaiari San Prudentzio egunaren bezperan ematen zaio hasiera, jotzen den danborraden erretretarekin batera.



Urtero, eguna hau heltzen zenean ikastolara danborra eraman behar genuen. Nik pastazko kaxa batekin egin nuen, nire amaren laguntzarekin. Egun honetan, kiroldegian San Prudentzio kanta abesten genuen eta gero txokolatada hartzen genuen.



San Prudentzio VII. mendean Gasteizko Armentian jaiotako santu katolikoa da, horregatik arratsaldean Armentiara joaten ginen. Han gaztelu puzgarriak, salmenta- postuak, aurpegia margotzeko lekuak… zeuden.




Egun hau beti nire oroitzapenetan egongo da, niretzat ospakizun hauek oso garrantzitsuak direlako. Nire familiarekin eta lagunekin oso ondo pasatzen nuen. Espero dut etorkizunean San Prudentzio jaiak lehen ospatzen nuen bezala egitea.



6- Nire urtebetetzea ospatzen


Lehen eta haur hezkuntzan nire gelakideekin urtebetetzeak ospatzea oso egun politak eta gogoratzekoak ziren. Beti txikipark-era edo Mendizorrotzara joaten ginen urtebetetzeak ospatzera.

Klaseko lagunei gonbidatzen nituen eta oso ondo pasatzen genuen. Eskuinaldeko argazkian agertzen naiz nire lagun Mariarekin txikipark-ean. Eta ezkerraldean Mendizorrotzan da, nire lehenengo futbol taldeekin ateratzen naiz, klase berberara joaten ginen eta harreman bikaina genituen. Urte horretan ikaskide gehiagori gonbidatu nuen baina argazki honetan ez dira ateratzen.


Egun hauek ere, hainbat balore transmititu zizkidan, hala nola, maitasuna, laguntasuna, errespetua, elkar hobeto ezagutzea, elkarlana… 

7- San Martín ikastegia


Argazki hau 2008koa da. San Martín ikastegian nago zizarez mozorrotuta. San Martin ikastegira joaten nintzen ingelesa ikastera eta oso ondo pasatzen nuen. Astean bi egunetan joaten nintzen, astearteetan eta ostegunetan. Gogoratzen naiz eskolatik ikastegirako bidea patinez joaten nintzela.
Hasi nintzenean ez nuen ezagutzen inori baina gero lagun asko egin nituen eta ongi moldatzen ginen.

Goian esan dudan bezala, argazki hau 2008ko inauterietakoa da, gogoratzen naiz egun horretan ez genuela klaserik egin, baizik eta denok mozorrotuta joan behar ginen eta jokoak ingelesez egiten genituen. Hori ingelesa ikasteko oso metodologia ona zen, motibatuak mantentzen zigulako eta gauzak berriak ikasten genituelako.

Ingelesarekin ez dut izan harreman asko, baino gogo handiekin joaten nintzen. Gure irakaslea Inma deitzen da, eta oso jatorra eta positiboa zen. Hori lagundu zidan gauzak beste modura hartzen eta urduritasuna kontrolatzen. Gainera, hainbat balore ikasten genituen, hala nola, errespetua, talde lana, lan giro egokia izatea…


Akademian urte asko egon nintzen eta esperientzia on bat izan zen, gainera ingelesarekin harreman hobea izatea lagundu zidan eta espero dut etorkizunean ingelesa ikastea hainbeste gogoekin, lehen bezala.

8- Eskolako txangoa



Txangoak egiten genituenean egun ahaztezinak ziren, bikain pasatzen nuelako eta egun osoa nire ikaskideekin jolasten egoten nintzelako. Argazki honetan nire klaseko lagun batzuekin ateratzen naiz eta nire irakaslearekin. Irakaslea Amaia deitzen da eta niretzat  Lehen Hezkuntzako irakaslerik gustukoena zen, beti aurpegian irribarre bat zuelako eta hori guri erlaxatzen zigun. Gure harremana berarekin oso ona zen.

Etorkizunean ea zer izan nahi nuen galdetzen zidatenean beti erantzuten nuen: “Nik irakaslea izan nahi dut, Amaia bezala eta ikasle guztiak asko maitatuko didate". 
Amaia irakasle perfektuaren eredua da, eta ikasle guztiok haren trebetasuna miresten genuen. Amaiaren ezaugarri bat, haren hurbiltasuna zen, betidanik ezagutzen bagina bezala tratatzen zigun eta nire ustez, ikasleekin hurbiltasuna oso garrantzitsua da, ikasleak  eroso sentitzeko.


Etorkizunerako Amaia eredu bezala izango dut eta beti nire oroitzapenetan egongo da.

9- Gasteizko jaiak

Gasteizko jaiak abuztuaren 4tik abuztuaren 9ra ospatzen dira. Txupinazo botatzearekin eta Zeledon jaistearekin hasten dira jaiak. Gasteiztar guztiok gogo handiekin bizitzen dugu jai hauek.

Argazki hau 2005koa da, hau da, zazpi urte nituen. Arratsaldero joaten nintzen nire familiarekin Florida parkera ekintzak asko egiten zirelako. Han jende berria ezagutzen nuen eta  ekintza horiei esker besteekin sozializatzen ikasi nuen. Esan beharra dago, txikia nintzenean oso lotsatia nintzela.

Betidanik Gasteizko jaiak ilusioz askorekin bizitzen ditut eta espero dut horrela segitzea. Momentu guztiak ilusioz eta gogo handiekin bizitzea garrantzitsua dela pentsatzen dut. 

10- Zuhatza



Bukatzeko, argazki hau aukeratu dut Zuhatza nire lehenengo udako kanpamentuak zirelako. Nire lagun Mariarekin joan nintzen eta esperientzia ahaztezina da. Hamaika egun egon ginen eta gauza asko ikasi nituen. Egoera hauetan elkarrekin bizitzen jakitea beharrezkoa da. 

Zuhatzan egon ginen egun guztiak oroimenean geratuko dira betiko!