miércoles, 29 de marzo de 2017

Galderak

Ariketa honetan Jose Moyaren bideoak landuko ditugu:

Alderatu José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin.


José Moyaren ustez, konpetentzia, pertsona bat mobilizatzen duenean bere errekurtso guztia eta bere errekurtsoa irtenbide bat emateko lan edo zeregin bati testuinguru jakin batean erabiltzen duenean.
“Nahiz eta asko jakin ez zara konpetenteagoa”Jose Moya


• José Moyaren iritziz zeintzuk dira gure hezkuntza sistemak aintzat hartzen dituen ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?


José Moyarentzat 8 ikaskuntza mota daude, baina hauek denak zehazteko lehengo irizpide batzuk bete behar dira, hiru konkretuki; lehenengoa, denen eskueran egon behar dira; bigarrena, oinarrizkoak izan behar dira denentzat; eta azkenik, Oinarrizkoak direnak laguntza eskaini behar dute ikasten jarraitzeko.
Legediaren ondorioz hezkuntzari eman zitzaion garrantzia


• Moyak adierazten du oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera selektiborik. LOMCE-ren DBH etaparen antolaketa ikusita zer iradokitzen dizu. Ikusi beheko irudia.


LOMCE (Lege organikoa hezkuntza kalitatea hobetzeko)
Ikasleak oso garrantzitsuak dira, hezkuntza muina dira.
Ikasle guztiei laguntza eman behar zaiela, hezkuntza bat jasotzera behartu diegu eta bidegabekoa izango litzateke laguntzarik ez eskaintzea. Gauzak aldatzeko estrategia berriak bilatu behar dira, baina hobetzera bermatzen dizkiguten estrategiak.


• Ebaluaziori dagokionez, zer da José Moyak aipatzen duena halabeharrez egon behar duela konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko. Zer da bere iritziz informazio iturri egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak adierazten duena honekiko.


Konpetentziak ebaluatu egin behar dira beti bi kondizio edo baldintza betetzen. Lehenengo baldintza, beti informazio iturri bat egon behar da, eta bestetik, ebaluatzeko irizpide batzuk bete behar dira.

Ebaluatzeko irizpide hauek curriculumaren barruan kokatuta daude, eta ez dira existitzen konpetentzia bakoitzeko, baizik eta curriculumaren gune guztietan.

miércoles, 22 de marzo de 2017

Argazkiren konparaketa


Ariketa honetan haurtzaroa eta irakaskuntza nola aldatu duen eztabaidatuko dut:

HAURTZAROA



Argazki hauek aukeratu ditut nire ustez teknologia eragin handia duelako. Adierazten du nola teknologiaren aurrerapenekin gauza asko aldatzen ari direla eta galtzen ari direla, hala nola, aurrez aurre harremana, parkeetan jolastea…
Adibidez, lehenengo argazkian ikusi dezakegun bezala lehen, urtebetetzeak familia eta lagunekin ospatzen ziren, eta gaur egun, ohitura hori galdu egiten ari da. Gainera, egun umeak konformatzen dira, haien urtebetetzeak direnean Facebooken edo beste sare sozial batean zorion asko izatea.
Teknologia eragin handia duela beste adibide bat da futbolaren argazkiak. Lehen kaletik ume asko ikusten genuen parkeetan jolasten, baina orain, aldrebes; Gaur egun umeak geratzen dira etxeetan Play Station-arekin jolasten.
Nire ustez, teknologia gauza batzuetarako kalte asko eragiten ari du. Aipatu ditudan adibideekin ikus dezakegu nola umeak egiten ari dira pasiboagoak, hau da, nahiago dute etxean geratzea bideo jokoekin, ordenagailuarekin, etab.
Nire iritziz, hau gertatzen ari da gurasoak onartzen dutelako, eta batzuetan gurasoak lasai egoteko tabletekin edo mugikorrarekin uzten diete umeei. Gainera, umeak nahiz eta gauzak gaizki egin edo gaizki portatu, dena baimentzen dute.

Laburbilduz, lehen esan dudan bezala, teknologia pasiboagoak egiten ari gaitu, hau da, teknologia bizitza errazago egiten digu eta moldatzen gara “click” batean dena egitera.

                IRAKASKUNTZA 





Bi argazki hauek aukeratu ditut, nire ustez irakasleak duen metodologia aldatu egin duelako. Adibidez, lehenengo argazkian lehen zegoen irakaskuntza adierazten du, hau da, irakaslea ailegatzen zen klasera, gaia azaltzen zuen eta bere etxera joaten zen,  ikasleen beharrei erreparatu gabe eta galderak badituzte arduratu gabe.
Argazkian ikusten dugun bezala ikasleak oso aspertuta daude eta ez daude motibatuak, hau etorkizunerako kalte handia da, umeak ikasteko gogoak galtzen dutelako.
Nire ustez, guztiok lehen hezkuntzan eta D.B.H-n buruz gauza bat baino gehiago ikasi ditugu azterketa egiteko eta gainditzeko, baina gero, azterketa bukatu ondoren ahazten zaigu. Hau gertatzen zen bakarrik ikasten genuelako gainditzeko eta ez gure jakintzak handitzeko.
Bigarren argazkian ikusi dezakegun bezala, ikasle ugari agertzen dira klasean ondo  pasatzen eta motibatuak daude, hau gertatzen da irakaslea dinamikoagoak egiten dituelako klaseak eta ikasleak jolasten ikasten dute.  Irakaskuntza prozesu hau abantaila asko ditu, adibidez, umeak gogoekin joaten dira eskolara gauza berriak ikastera.
Nik irakaslea bazina klaseak dinamikoak egingo nituzke, umeak jolasten ikasteko eta haiek arreta ez galtzeko. Nik pentsatzen dut jolasten ere bai balore asko ikasten direla eta oso garrantzitsuak dira bizitzarako.